Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 96

Barazki

Barazki beldurrezko eta biziraupeneko bideojolasa da, gailu mugikorretarako diseinatua dagoena.

Publikatze data: 2023
Joku mota: Survival horror
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra
Irudia

Wonder Boy: The Dragon's trap

Meka-Dragoiak munstro bihurtuta, erdi gizaki, erdi musker, abenturazale bakarti bat bere bizitzako erronkari aurre egiten saiatuko da. Sendagai baten bila, gure antiheroi mutatuak Monster Land-eko tranpa guztiak arakatuko ditu... eta gauzak bota eta madarikatzen dituzten dragoiak garaituko ditu. Zenbat eraldaketa gehiago jasan ditzazke gorputz batek musker, sagu, piraña, lehoi eta belatz bihurtzen denean... Sei formaz aldatzeko gai den gure heroiak osatzen du akziozko eta abenturazko plataformen joko hau!

Publikatze data: 2017
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Android, iOS, Linux, PC W, PlayStation 4 (PS4), Switch, Xbox One
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Worms Armaggedon

Worms Armageddon 1999an Team17k garatu eta argitaratutako estrategiako bideojoko bat da. Ornogabe ausart horiek Worms Armageddon maiteari mendekua hartzera itzultzen dira. Zizarez betetako jolasa da! Dibertsio barregarri honetaz bakarka edo zure lagun guztiekin goza dezakezu.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Estrategia
Plataforma: Game Boy Advance, Nintendo DS, Play Station, Steam
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia

Sword of the Necromancer

Zer egingo zenuke lagun maite bat heriotzatik berpizteko? Sword of the Necromancer RPG ekintza eta esplorazio jolas bat da, Rogue motako elementuekin. Bertan garaitutako etsaiak berpiztu ditzakezu berriz ere zure ondoan borroka dezaten. Bihur itzazu zure etsaiak aliatu Nigromantearen Ezpataren botere debekatuak erabiliz, eta lagundu Tamari ziega sakonera iristen Koko berpizteko adina botere lortzeko. Bildu munstroen armada txiki bat, arma eta erlikiekin parekatu eta joan zaitez mailaz igotzen zure artean dauden zaindariei aurre eginez.

Publikatze data: 2021
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W, PlayStation 4 (PS4)
Gomendatutako adina: 12+

Super Star Fighter

Pilotu bat bezala jolastuko duzu oilar estralurtalar baten eskutik, eta Joko Intergalaktikoen txapeldun bihurtzeko lehiatuko zara.

Publikatze data: 2019
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC W
Gomendatutako adina: 12+

Super Woden GP

90eko hamarkadako arkade makinen lilura senti ezazu, perspektiba isometrikoari eta soinu-banda distiratsuari esker. Makina bat ibilgailu, hainbat herrialdetako 6 fabrikatzaile, kanpaina modu zabal bat, dozenaka zirkuitu, rally etapak, erresistentzia lasterketak eta askoz gehiago dauzkazu zain!

Publikatze data: 2021
Joku mota: Arkade, Lasterketa
Plataforma: Linux, Nintendo Switch, PC W, Play Station, Xbox One
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Jokuak

Entails

Entails 2D-ko tiro eta plataforma joko bat da, non jokalariak giza gorputz bat desinfektatu behar duen. Jokalariak giza gorputzaren zatiak zeharkatu beharko ditu, birusei zein organismoaren defentsei aurre egiteko.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 12+

Wolf Spear

Vodyanoyko gaztelua uretako sakontasunetik irten ondoren, Baba Yagak driada bat bidaltzen du hura garaitu eta basoa jatorrizko egoerara itzultarazteko.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Plataforma
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: 12+

Horror Browl

Battle Royale honek Kepleriar beldurrezko jokoetako pertsonaia guztiak bilduko ditu. Lehen jokalekua izango duzu, Evil Nun sagaren eskolan oinarritua, eta gainerako sagetatik bizirik atera diren lau pertsona kontrolatu ahal izango dituzu. Aurkitu gela bakoitzaren gordelekurik eta sekreturik onenak. Partida bakoitza bakarra eta desberdina da!

Publikatze data: 2019
Joku mota: Abentura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra
Irudia

Ice Scream

Izozki-saltzailea auzora etorri da! Zure laguna eta bizilaguna bahitu ditu, eta zu guztiaren lekuko izan zara. Zure lagunik onena izoztu du superpotentziaren bat erabiliz eta norabait eraman du bere furgonetan. Zure laguna falta da, eta okerragoa dena, agian haur gehiago ere bahituak izango al ditu?

Publikatze data: 2020
Joku mota: Abentura
Plataforma: Android, iOS
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra
Irudia