Porrotx Hiztuna

Porrotx Hiztuna: 3D mugikorretarako aplikazio elkarreragilea (Irrien Lagunak) Porrotx Hiztunaren aplikazioak Irrien Lagunei beraien pertsonaia gogokoenarekin elkar eragiteko aukera ematen die. Porrotx Hiztuna aplikazioak helburu hezitzailea ere badu; kasu honetan Porrotxek kolore ezberdinak zein diren erakutsiko dizkie haurrei. Horretarako lokuzio ezberdinak ditu aplikazioak, elementu ezberdinak kolore bakoitzarekin uztartzeko. Gainera, Porrotxek dantza ere egiten du bere abestia entzuten duenean. Porrotxen bibotearen abestia entzuteko edota gure pailazo ezagunari kili-kiliak egiteko aukera ere izango dute. Haur txikiei zuzendutako aplikazioa da.

Publikatze data: 2013/03/27
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: PC, Android, iTunes
Gomendatutako adina: Denak
Lizentzia: Copyright

Programazioa

Ikasplay.

Irudia