Invasion of the zombie monsters

Behingoz Ned eta Lindak intimitate une bat dute. Gaurkoa egun zoragarria izan da: beren institutuko ekipoak elkarren segidako lau urteetan Zientzia Olinpiadak irabazi ditu. Bikote zoriontsua hiriko begiratoki zaharrean zeru izartsuaz gozatzen ari da. Baino zoriontasunak gutxi iraungo du… Bat-batean eta nondik atera den jakin gabe tximista bat zerutik irten eta bete-betean bikotearen kotxeari danbateko izugarria eman zion. Kolpea dela eta Ned denbora batez nahasi samar egongo da eta erreakzionatzea lortzen duenean aurrean daukana benetan beldurgarria da: itzal maltzur batek hiria estali du eta linda bahitu du. Barre-algara ikaragarri bat zuela izate deabrudunak institutuko leihotik sartu, bere neska bahitu eta hiria ilunpetan utzi zuen. Nedek, zorabiatua egon arren, guztion amaiera iritsi zela pentsatu zuen… Baino gaizkia ongia garaitzen duen momentu askotan bezala, ilargi misteriotsuak heroia hautatu du, guztiok salbatuko gaituen heroia. Eta zein da hautatua? Gure Ned da salbatuko gaituena. Hasiera batean ez daki zer eta nola egingo duen, baino ongiak emango dion boterearekin bere neska askatu eta gaizkia suntsituko du. Lortuko al du bere helburua?

Publikatze data: 2010-2013
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2
Gomendatutako adina: 16+
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Programazioa:
Jon Cortázar.

Musika:
César Astudillo.

Programazioa

Relevo Videogames.