HassleHeart Hassleheart

Bihotz hotzeko robot sentimendu gabea zara eta  zure bateria merkea bukatzear dago. Tin Man-i gertatzen zaion bezala giza bihotz bat nahi duzu, baino berari ez bezala zure helburua lortzeko norbait hil egin beharko duzu. Gizakiek desio desberdinak dituzte eta abiadura desberdinetan mugitzen dira. Fatboyek hanburgesak gustokoak dituen bitartean, Smokerrek ez ditu atsegin eta azkarrago mugitzen da. Giza bihotz bat lortzen duzunean zure bateria zaharra baztertzeko aukera izango duzu eta bizitza luzeago eduki eta abiadura handiagoetara iristeko ahalmenak bereganatuko dituzu. Zure giza bihotza agortu baino lehen hobe duzu hiltzen jarraitzea zeren erlojua aurrera doa errukirik gabe. Arazorik izan ezkero zure aurreko bateria erabiltzera itzuli zintezke, baino hau xahutzen denean zureak egingo du.

Publikatze data: 2014
Topaketa: Global Game Jam 2013 Bilbao

Kredituak

Santa Clara Games.