Azzurro 8-bit Jam

Ez al duzu oraindik ezagutzen Azzurro rock pub-a? Rock musika, bideoak… Gaupasa egiteko leku ezin hobea! Ah, eta bertan  inoiz ahaztuko ez duzun zurrutero txapelketa ospatzen da. Zeinek edango du gehien eta zehaztazun handiagoarekin? Gainontzeko parte-hartzaileen erritmoa jarraitzeko eta aurretik adierazita dagoen kolore sekuentzia edateko gai izango al zara? Bihurtu zaitez Azzurroko 8-bit Jam gau rockeroko errege! Momentua iritsi da. Zure Metalaren zentzumen guztiak jarri itzazu bizkortasun mentalaren eta abiaduraren zerbitzura! Erronka bakoitzaren hasieran kolore sekuentzia bat proposatuko zaizu eta sekuentzia hau jarraituz agintzen zaizkizun erronda guztiak edan beharko dituzu.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: 16+
Lizentzia: Copyright

Kredituak

Relevo Videogames

Programazioa

Relevo Videogames.

Programazioa:
Jon Cortázar.

 

 

Bilbao, España