Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 99

Ni ere musikari

Aukeratu musika tresna eta entzun adituen aholkuak. Musika, oroimena eta erritmorako sena dituzula erakutsi... eta emaitza izugarriak lortuko dituzu.

Publikatze data: 2008
Joku mota: Heziketa jolasa, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 3+

Olentzerori laguntzen

Olentzero gaixorik dago, nork eramango dizkio Euskadiko umeei erregaluak? Lagundu iozu Olentzerori!!!

Publikatze data: 2010
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 3+

Endless drunk

Lagundu mozkor honi etxera heltzen, gaua luzea izan baita.

Publikatze data: 2014
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 16+

Amildegitza

Anima zaitez gure bideojolas berria frogatzera! Mugi ezazu bola, gorantza eta beherantza, eskuinera eta ezkerrera, mapan agertzen diren letrak ikutzen erakusten dizugun hitza bukatzeko eta hurrengo mapara pasatzeko.  

Publikatze data: 2013
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: 7+

Quoridor

Quoridoren  helburua taularen muturrera heltzen lehena izatea da.  Baino ez da batere erraza izango, aurkariak hesiak jarriko dizkizu zure bidean. Ez arduratu, irteera bat dago beti. Baina, nork aurkituko du biderik motzena?

Publikatze data: 2013
Joku mota: Adimena, Mahai jokoak, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Duck Hunt

Duck Hunt 8 biteko Nintendo klasiko zaharraren konbertsioa da. Pantailan azaltzen diren ahateei tiro egin beharko diezu. Baino desberdintasun bat dago ordea: Nintendo pistola  mitikoa erabili ordez zure behatza erabili beharko duzula ahateak ehizatzeko. Jokoa oso sinplea da: guk galdu arte txandak pasatu eta gero eta ahate gehiago hil beharko dituzu puntuazio altuagoak egin ahal izateko. Zeinen erraza, ezta?

Publikatze data: 2013
Joku mota: Tiro, Trebetasuna
Plataforma: Android
Gomendatutako adina: Denak

Franco cazavampiros

Jokoaren helburua ahal den etsai geihen akatzea da, beraien gainean salto eginez, eta ez uztea beraiek zu akatzea, noski. Etsaia iristen bada pantailaren goiko partean dagoen banderara eta lortzen badu hor egotea denbora nahikoa, galduko duzu jokoa.  

Publikatze data: 2013
Joku mota: Plataforma, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Conga

Jokalariak ordenagailuaren teklatuarekin panpin bat maneiatu beharko du. Conga bat izango balitz bezala musikaren erritmoa jarraituz dantza egingo duzu eta beste panpin bat ukitzen baduzu zurekin bat egingo du, ilara gero eta luzeago eginez.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Euskal Enchopper

Saiatu zaitez ahalik eta gehien hegan egiten Euskal-eko panpinen kontra talka egin gabe.

Publikatze data: 2012
Joku mota: Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Marcianitos

Jokoaren helburua bi espazio-ontziak suntsituak izan baino lehen ahalik eta puntu gehien egitea da. Espazio-ontziek bizia galtzen dute etsaien espazio-ontzien kontra talka egiten dutenean. Zenbat eta handiagoa etsaiaren ontzia izan, bizitza gehiago galtzen du. Erortzen diren kolorezko paketeak jasotzen badituzu zure armak hobetu egingo dira. Ontzi batek etsaiaren kontra talka egiten badu arma galtzen du. Pakete bat jasotzen badu, bertan dagoen arma lortuko du eta hau ona edo txarra izan daiteke.

Publikatze data: 2011
Joku mota: Arkade, Trebetasuna
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: Denak