Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 13

Hundra

Lokik, gezurren jainkoak, Jorund, Iparreko bikingoen erregea, engainatu du  Nornsatarren debekatutako lorategian sartzeko. Gainerako jainkoek, irainarekin suminduta, Lukxeko erreinuan itxi dute. Hundrak, Jorunden  alabak, errua Lokirena dela jainkoak konbentzitzea lortu du, baina ez dute bere aita askatu. Sententzia emanda dago eta ez dute atzera egin nahi, nahiz eta Hundra bere aita erreskatatzeko baimendu duten. Ekintzaren zailtasuna jakinez, Hundrak Kaldar azti  zaharra bisitatu du gomendio bila. Honek esan dio  sartzea zaila bada irtetea oraindik zailagoa dela  eta...

Publikatze data: 1987
Joku mota: Abentura
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2, ZX Spectrum
Gomendatutako adina: Denak

Abracadabra

Abracadabra arrakasta nabarmena lortu zuen, eta ez Dinamic-ek ez Topok, bideokoen banatzaile  erraldoi espainiarrak  ez zutela argitaratu kontuan izanez, arrakastaren merezimendua oraindik handiagoa da. Hala eta guztiz ere esan beharra dago aipatu dugun lehenegoa ezik, beste konpainia handiek ez zutela elkarrizketa abenturarik argitaratu. Dituen grafiko onekin eta bere atmosfera liluragarriarekin harrapatuko zaitu. Pasadizo bezala esan nahi dut nire bizilagunarekin batera amaituu nuela. Biok ordu pila pasatzen genituen jolasten eta egunero aurkikuntza berriak elkarri azaltzeko elkart...

Publikatze data: 1988
Joku mota: Abentura
Plataforma: Amstrad CPC, Msx 2
Gomendatutako adina: Denak

Invasion of the zombie monsters

Behingoz Ned eta Lindak intimitate une bat dute. Gaurkoa egun zoragarria izan da: beren institutuko ekipoak elkarren segidako lau urteetan Zientzia Olinpiadak irabazi ditu. Bikote zoriontsua hiriko begiratoki zaharrean zeru izartsuaz gozatzen ari da. Baino zoriontasunak gutxi iraungo du… Bat-batean eta nondik atera den jakin gabe tximista bat zerutik irten eta bete-betean bikotearen kotxeari danbateko izugarria eman zion. Kolpea dela eta Ned denbora batez nahasi samar egongo da eta erreakzionatzea lortzen duenean aurrean daukana benetan beldurgarria da: itzal maltzur batek hiria estali du eta...

Publikatze data: 2010-2013
Joku mota: Tiro
Plataforma: ZX Spectrum, Amstrad CPC, Msx 2
Gomendatutako adina: 16+