Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 4

Super Mario World

Mariok eta Luigik bilaketa bat egin behar dute "Dinosaur Land" salbatzeko eta Toadstool printzesa Bowserreko atzaparretatik erreskatatzeko.

Publikatze data: 1990
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Game Boy Advance, Nintendo 3DS, Wii U
Gomendatutako adina: 3+

The Legend of Zelda

Bazen behin, Hyrule izeneko urrutiko lurralde batean,  botere guztien jatorria zen erlikia magiko bat: Triforce triangelua, bi zatitan banatua. Mundua konkistatu nahian, Ganon Iluntasunaren Printzeak altxor hau desiratzen zuen; eta lehenengo puska lortu ere egin zuen, hots, Boterearen Triforcea. Bahitua izan aurretik Zeldak, Hyruleren printzesak, Jakituriaren Triforcea lurraldean zehar ezkutatzea lortu zuen. Zu, jokalari, Link zara; eta misio bikoitza duzu: Triforcea osatzea eta printzesa askatzea.

Publikatze data: 1986
Joku mota: Adimena, Akzio-abentura
Plataforma: Game Boy Advance, Nintendo 3DS, Wii U
Gomendatutako adina: 12+
Irudia

Super Mario Bros

25 urte baino gehiagoz, Super Mario sagako jokoek leku pribilegiatua izan dute mundu osoko milaka pertsonaren salmenta zerrendetan zein bihotzetan. Orain Mariori bere mundu mailako ospea eman zion joko originala deskubritu edo berraurkitu ahal izango duzu. Bihurtu zaitez Marion edo Luigin, eta zeharkatu leizeak eta gazteluak, jaitsi hodietatik eta ibili lasterka eta saltoka  printzesa maitagarria erreskatatzeko Bowserrekin lehiatu arte Peach. Mariok mende laurdena izan arren, Super Mario Brosek bere xarma guztia mantentzen du.

Publikatze data: 2007
Joku mota: Abentura
Plataforma: Nintendo 3DS, Wii U
Gomendatutako adina: 12+

Aliceren ibaiak

Alicen eskutik aurkitu ezazu fantasia mundu bat non jokalariak bere beldurrei aurre egin beharko dien. Gezurra, inbidia, nagitasuna... presarik gabe jolasean aritzeko, irudi ederrenekin gozatzeko  eta Vetusta Morla taldeak espresuki sortutako soinu bandaz gozatzeko jolasa.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Abentura, Adimena
Plataforma: Android, iTunes, Steam, Wii U
Gomendatutako adina: Denak