Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 532

Hizki2Hitz

Hizkiak hitzetan bihurtu! Egunean behin ala orduoro!! (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2023
Joku mota: Heziketa jolasa
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Bizitzazabaltzen

Bizitzabaltzen, extra-lurtar ingurune natural baten sorkuntza joko lasaigarria da. Biotopo bakoitzak bere inguruko biotopoengan eragina du eta baldintza berezietan, hauek, haien baitatik eraldatzen dira.  Ingurune hau sortzeko eta eraldaketa ezberdinak esperimentatzeko jokolariaren egin behar bakarra biotopo ezberdinetako teilak, nahi duen lekuan jartzea da.  . Teilaren biotopoa aukeratu tekla hauekin : 1 = Desertua 2 = Ura 3 = Oihana . Aukeratutako teila kokatzeko, mapan klik egin. . Mapan mugitu : Z, Q, S, D / W, A, S, D (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2023
Joku mota: Simulazioa
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Azenarioa abentura

Etorri eta elkartu azenario guztiak! Ezagutu Zuri Untxia, Jolastu eta saiatu errekorra lortzen Endless Runner jokoa 48 ordu baino gutxiagoan 2 laguneko talde batekin egina. Eraldaketa da jokatu ahala hobetzen joatea. (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2023
Joku mota: Abentura
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak

Asmatu bandera

Asmatu bandera desafioari egin diezaiokezu aurre, munduko 194 herrialdeen banderak asmatzen dituen joko interaktibo batean. Partida bakoitzean, 20 galdera ausazkoekin egingo duzu aurre, eta sei aukeren artean erakutsitako banderari dagokion herrialde zuzena aukeratu beharko duzu. Joko hau ez da soilik zure ezagutza probatzen; era dibertigarrian hezkuntza ematen dizu munduko geografiari buruz ere. Amaitzean, zure erantzun zuzenak eta okerrak aztertzen dituen analisi bat jasoko duzu, ikasten eta hobetzen lagunduz. Prest al zaude erronka onartzeko eta banderen aditua bihurtzeko? Jolasa hasi...

Publikatze data: 2023
Joku mota: Adimena, Heziketa jolasa
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Katu kontuak

Bihurtu zure etxea katuarentzako leku erosoa! Katuarekin jolastu eta gauza berriak erosi zoriontsu egiteko. Pozik dagoenean, lanera joan zaitez dirua irabazteko. Ah, eta katua laztandu dezakezu! Gozatu gure bizitzaren simulazioaz. (Jatorrizkoa)  

Publikatze data: 2023
Joku mota: Simulazioa
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: Denak

Nazka

Nazka I. Euskal Game Jam-en egindako plataformako joko nazkagarria da. Muzkiztatu dena eta gorputz adarrak topatu gorputz berri bat osatzeko! (Jatorrizkoa)

Publikatze data: 2023
Joku mota: Abentura, Plataforma
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: Denak

Ihes

Ihes dorre-defentsa joko bat da, non gartzelako zaindari batek presoaren aurkako indar basati guztia kontrolatzen duzun. Zentzuz erabili zure baliabide urriak presoa harrapatzeko!  

Publikatze data: 2023
Joku mota: Adimena, Puzzle
Plataforma: HTML5
Gomendatutako adina: 7+
Adin mugaren arrazoia: Beldurra, Biolentzia

Mario Kart 8 Deluxe

Mario Kart 8 Deluxe Nintendok Switch kontsolarako garatu eta argitaratutako bideojokoa da. Mario Kart serieko hamaikagarren partida da, bederatzigarrena Nintendo kontsoletan. Joko hau euskaraz jokatu daiteke Nintendo Switch plataforman

Publikatze data: 2017
Joku mota: Lasterketa
Plataforma: Nintendo Switch
Gomendatutako adina: Denak

Lichess

Lichess doakoa, librea, iragarki-gabekoa eta kode irekiko xake zerbitzaria da. Joko hau euskaraz joka daiteke PC, Android eta iOS plataformetan.

Publikatze data: 2017
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Android, iOS, Linux, Mac OS, PC
Gomendatutako adina: 7+
Irudia

Rivalia: Dungeon Raiders

Rivalia ARPG eta Roguelite jokari bakarreko bideojokoa da, kartoon estilo artistikoarekin, bi generoetako hoberena konbinatzen du. Bertan, Rivaliako gaztelua espazio-denborazko begizta batean bildu duen bufoi gaiztoari aurre egin behar dioten lau protagonisten kontrola hartuko duzu. Joko hau euskaraz jokatu daiteke PC, PlayStation 4 eta PlayStation 5 plataformetan. Zaleek egindako itzulpena da, baina jokoan ofizialki onartutakoa. Menuan aurkituko duzu euskaraz jartzeko aukera.

Publikatze data: 2022
Joku mota: Akzio-abentura, Indie, Rol
Plataforma: PC
Gomendatutako adina: 12+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia