Aukeratu bilaketa irizpideak

Bideo-joko kopurua: 436

Ojo por ojo

Ojo por Ojo Espainiako Game Devs Jam II topaketarako sortu zen eta arte kategoriako hirugarren postua lortu zuen, eskenatoki estetiko bakarrari esker. Hau pasabide ero bat da eta lasterketetan jokatzen duzu. Bost gorputz bildu behar dituzu irabazteko.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Akzio-abentura, Lasterketa
Plataforma: HTML5, PC W
Gomendatutako adina: Denak

Makinan harrapatua

Haurrei zuzendutako jolas honek bideojokoen segurtasunean hezitzeko asmoa du. Sareetan aurki daitezken mehatsu eta harriskuak nola ekidin daitezken irakasten du jolasak.

Publikatze data: 2018
Joku mota: Heziketa jolasa, Plataforma
Plataforma: PC W
Gomendatutako adina: Denak

Yako the Dog

Kontrolatu Yako txakur txikia eta gidatu Iñaki bere bizitzan zehar zaunka eginez eta tentazioak saihesteko.

Publikatze data: 2013
Joku mota: Plataforma, Puzzle
Plataforma: HTML5, PC W
Gomendatutako adina: Denak

Dumboa

Dumboa gure lehen 3Dko jokoa da Gonzalo konpositorearentzat opari gisa egina. Gure herriko auzo batean oinarritzen da. Arakatu kale ilunak eta giltzak eta jostailuak jasoaz, aurkitu irtenbide bat.

Publikatze data: 2019
Joku mota: Abentura
Plataforma: HTML5, PC W
Gomendatutako adina: Denak
Irudia

Red Pants

Red Pants ipuinetako izaki txiki bat da eta zure laguntza behar du mugitzeko. Bere etxea barraskilo-lagun gosetiaren gainean dago. Gidatu barraskiloa basoko mehatxu bitxiak saihestuz. Burua erabili beharko duzu, edo buruan duzun letxuga.

Publikatze data: 2019
Joku mota: Plataforma, Puzzle
Plataforma: HTML5, PC
Gomendatutako adina: Denak

0 A.D.

0 A.D. ("zero-ey-dee" ahoskatua), gaur egun Wildfire Jokoen garapenaren menpe dagoen "Real Time Strategy" (RTS) joko libre eta oparoa da. Antzinako zibilizazio baten burua zaren aldetik, behar dituzun baliabideak bildu behar dituzu indar militar bat jaso eta etsaiak menderatzeko. Historia zurea da. K.o. 0 urtea garai bat da, inoiz existitu ez dena: ohiko egutegia, K.a.1 urtetik, K.o.1 urtera doa, eta 0 urtea salto egiten da. Honek jokoaren fikzio historikoa islatzen du: nork irabaziko zukeen fakzio guztiak bata bestearen aurka jarriko balira?

Publikatze data: 2018
Joku mota: Estrategia
Plataforma: Linux, Mac OS, OpenBSD, PC
Gomendatutako adina: 7+

The longest road on Earth

Lurreko errepiderik luzeena esperientzia interaktibo bat da, lau pertsonen bizitza ez-apartak kontatzen dituena. Jokoaren tonu orokorrak neutraltasun osoa eta testurik eza ditu oinarri, eta horrek bere eduki guztia interpretazio askearen esku uzten du. Guzti hau jatorrizko giza zunda intimo batek gidatzen du.

Publikatze data: 2020
Joku mota: Adimena
Plataforma: iOS, PC
Gomendatutako adina: Denak

Relevo's Snowboarding

Relevo Snowboarding Munduko Txapelketan sartzera zoaz! Lehiaketak 16 etapa ditu guztira, denak erronkaz beteriko zirkuitu ederrak. Erabil ezazu zure trebetasuna erlojuaren kontrako lasterketa zoro honetan, estiloa eta abiadura esperientzia desberdinak menderatzen dituzun bitartean! Irakurri tentuz kontrolei buruzko informazioa, eta nola egin trikimailu libreak!

Publikatze data: 2020
Joku mota: Kirola, Lasterketa
Plataforma: MSX
Gomendatutako adina: Denak

Treasure rangers

Treasure Rangers-en erronka dibertigarri bat aurkituko duzu. Jokalari bakar batentzat puzzle eta plataformak daude. Bertan, pertsonaia batzuen trebetasunak konbinatu beharko dituzu aurrera egiteko. Lucy, Eric, Roxy eta Randy ezagutuko dituzu. Taldean lan eginez gero, dena da posible! Zerbait gertatzen ari da auzoan! Zulo pila bat nonahi agertzen ari dira, eta suhiltzaileak ere ez dira egoera kontrolatzeko gai. Treasure Rangers-tarrek magiaz betetako kobazulo-sistema bat aurkituko dute auzoko lurpean: askatu zure lagunak, batu zure taldea eta konpondu misterioa!

Publikatze data: 2019
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: PlayStation 4 (PS4)
Gomendatutako adina: Denak

Delta Squad

Delta Squad eskola zaharreko arkade jolasa da, 90eko hamarkadako momentuak bueltan ekartzeko prest, baina itsura bisuala modernoagoa eta garai berrietara egokitua. FullBlast-en jasandako inbasioaren ondoren, gure heroiek merezitako atsedena hartu dute. Baina dibertsioa ez da inoiz iraunkorra, eta Rumanovsky jeneralaren indarrek gizateriarekin amaitzeko gai den birus hilgarria kontrolatu nahi dute. Eta hau ezin da Delta taldearen zaintzapean gertatu! Haiek arduratuko dira Rumanovskyren planak geldiarazteaz mundua menderatzeko! Norbanako jolasa edo 4 lagunekin tokiko jolas kooperatibo modu...

Publikatze data: 2019
Joku mota: Akzio-abentura
Plataforma: Linux, Mac OS, PC, Steam
Gomendatutako adina: 16+
Adin mugaren arrazoia: Biolentzia